"Gure eskuetan", ondarea babesteko kolektiboki jarduteko beharrizana azpimarratuz
Euskal Museoan egin dute aurkezpena.Bizkaiko Foru Aldundia Bizkaiko Ondarearen Europako Jardunaldien 26. aldiaren programazioa aurkeztu dute gaur [irailak 15], Bilboko Euskal Museoan.
Gure eskuetan lelopean, doako 270 kultur proposamen baino gehiago eskainiko dituzte urrian, Bizkaiko 77 udalerritan. Lea-Artibain, Aulestin, Berriatuan, Etxebarrian, Gizaburuagan, Ispasterren, Lekeition, Markina-Xemeinen, Ondarroan eta Ziortza-Bolibarren egingo dituzte.
Urtero gai baten inguruan antolatzen dituzte jarduerak, eta aurtengo gaia Europako Kontseiluak 2026ko Ondarearen Europako Jardunaldietarako ezarritako ikuspegiarekin lotuta dago, eta azpimarra jartzen du ondarean eragin dezaketen arrisku eta mehatxuetan eta ondarea babeste aldera kolektiboki jarduteko beharrizanean. Horrenbestez, kultur ondarearen kalteberatasunari buruz zein aurre egin beharreko erronkei gizarteak erantzuteko duen gaitasunari buruz gogoeta egitera bultzatu gura dituzte bizkaitarrak.
Leixuri Arrizabalaga, Euskara, Kultura eta Kiroleko foru-diputatuaren berbetan, aldi honek ondarearen balioari eta bere zaintzan daukagun erantzukizun kolektiboari buruzko begirada “zabala eta partekatua” proposatzen du: “Ikuspegi hori lantzeko, kontuan hartu da Europak 2026ko ediziorako finkatu duen gaia. Mehatxuei erantzutea beharrezkoa dela azpimarratzen du, kultur ondareak etorkizuneko belaunaldientzat esanguratsua eta eskuragarria izaten jarrai dezan”.
Urtero modura, Bizkaiko Foru Aldundiak koordinatzen ditu jardunaldiak, eta 26. aldi honetan, 172 entitate antolatzailek parte hartuko dute, besteak beste, kultur elkarte eta entitateek, museoek eta udalek, eta horietako batzuen ordezkariak elkartu dira gaurko aurkezpen agerraldian. Bertan nabarmendu dutenez, kultur programa hori “guztiz kontsolidatuta” dago. Izan ere, Europan ondarea zabaltzeko “ekimen nagusietako bat” ez ezik, Bizkaian kultur ondareari eskainitako urteko hitzordurik “handiena” ere bada: “Kopuruotan ikusten dugu proiektu kolektibo hori ez dela nolanahikoa; hainbat eta hainbat kultur eragile eta erakunde mobilizatzen ditu urtero kultur ondarea herritarrei hurbiltzeko”.
Programazio osoa eta jardueren informazioa eta erreserbak kontsultagai daude www.ondareabizkaia.eus webgunean eta Instagram (@ondareabizkaia) eta Facebook (Ondarea Bizkaia) sare-sozialetako profiletan. Gainera, jardunaldiek WhatsAppeko kanala ere izango dute aurten, Ondarearen Europako Jardunaldiak, haien egunerokoa gertutik jarraitu nahi dutenentzat.
LEA-ARTIBAIKO PROPOSAMENAK
AULESTI
- Urriak 9: Ibilian hobetzen hausnarketa prozesuak, 20:30ean, udal liburutegian.
- Urriak 16: Ibilian hobetzen hausnarketa prozesuak, 20:30ean, udal liburutegian.
- Urriak 23: Ibilian hobetzen hausnarketa prozesuak, 20:30ean, udal liburutegian.
- Urriak 30: Ibilian hobetzen hausnarketa prozesuak, 20:30ean, udal liburutegian.
- Informazioa eta erreserbak:94-627 90 06
BERRIATUA
- Urriak 24: XX. mendeko baserri bizimodua eta azpiegiturak bisita gidatua, 19:00etan, herriko plazan.
- Informazioa eta erreserbak: goikolau@gmail.com
ETXEBARRIA
- Urriak 3: Famili baten zorakeri eta abentura hitzaldia, 12:00etan, Antsotegi Hotelean.
- Informazioa eta erreserbak: 94-616 91 00 / gontzal@antsotegi.com
GIZABURUAGA
- Urriak 3: Bengolea, mendeetan ura, egurra eta burdina zirkulatzen bisita gidatua, 10:00etan, plazan.
- Informazioa eta erreserbak: 94- 684 25 86 / idazkaritza.gizaburuaga@bizkaia.org
ISPASTER
- Urriak 24: Kobeaga I eta Kobeaga II kobazuloak. Bilboko Arkeologia Museoan kontserbatzen den aparteko ondare higigarria bisita gidatua, 09:30ean, plazan.
- Informazioa: 94-684 29 99 / ispasterkoudala@gmail.com Erreserbak: ispasterkoudala@gmail.com
LEKEITIO
- Urriak 17: Mendieta: ontziola historikotik jakintza bizira bisita gidatua, 11:00etan, Mendieta ontziolan.
- Informazioa eta erreserbak: 94-60855 11 / 94-60855 04/ info@itsasmuseum.eus
- Urriak 24: Ontziola: arkeologia eta zaharberritze lanak bisita gidatua, 11:00etan, Mendieta ontziolan.
- Informazioa eta erreserbak:94-603 41 22 / artxiboa@lekeitio.eus
MARKINA-XEMEIN
- Urriak 2: Kaos arauemailea hitzaldia, 18:30ean, udaletxeko pleno aretoan.
- Urriak 3: Ezagutza eta transmisioa genero-ikuspegitik mahai-ingurua, 11:00etan, Uhagon Kulturgunean.
- Bi jardueretarako informazioa eta erreserbak: 94-616 63 03 / 640 29 09 64 / kulturgunea@uhagon.com
ONDARROA
- Urriak 10: Ondarroako portua eta arrantza bisita gidatua, 11:30ean, portuko autobus geltokian.
- Urriak 11: Ondarroako portua eta arrantza bisita gidatua, 11:30ean, portuko autobus geltokian.
- Urriak 24: Ondarroako lanbideak hitzaldia, 11:30ean, turismo bulegoan.
- Urriak 25: Ondarroako literatur ibilbideak bisita gidatua, 11:30ean, turismo bulegoan.
- Urriak 31: Ondarroako literatur ibilbideak bisita gidatua, 11:30ean, turismo bulegoan.
- Jarduera denetarako informazioa eta erreserbak: 94-683 19 51 / turismobulegoa@ondarroa.eus
ZIORTZA-BOLIBAR
- Urriak 30: Euskaldunak Australian erakusketaren aurkezpena, 19:00etan, udaletxean.
- Informazioa: 94-616 41 14 / simonbolivarmuseoa@gmail.com (erreserba ez da beharrezkoa)