Adostuz elkarteak Lan Hitzarmena betetzeko eskatzen dio Eusko Jaurlaritzari
2012tik erretiro aurreratuagatiko kalte-ordaina jaso gabe daude 4545 irakasle jubilatu. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa zeharkatu dituzte aldarrikapena bistaratzeko.
Adostuz Euskadiko irakasle jubilatuen elkarteak aldarrikapen martxa bat egin dute irailaren 6tik 13ra bitartean, Gasteizen hasi eta bukatu, elkartetik Eusko Jaurlaritzari aldarrikapen argi bat egiteko. Irakasleen Lan Hitzarmenean ezarrita dagoen erretiro aurreratuagatiko kalte-ordaina 2012tik jaso gabe daude eta Eusko Jaurlaritzari hitzarmenean jasotakoa betetzeko eskatzen diote. 4545 irakasle dira ordainketa etetearen kaltetuak, horien artean eskualdekoak ere hainbeste izanik. Hala, 8 eguneko bizikleta martxa egin dute hiru lurralde historikoetan barrena aldarrikapena bistaratzeko.