
Gaur [irailak 16] hasi dira Aulestiko Santa Eufemi jaiak, eta jai giroagaz jarraituko dute herritarrek domekara arte [irailak 20]. Ume, heldu eta gazteentzako egitaraua antolatu dute, bola joko, irrintzi lehiaketa eta plaza dantzan jartzeko kontzertuekin beteta.

Portua izan da gaurkoan [irailak 16] mutrikuarren epizentroa. Galbaixotarren Egunean [irailak 20] emango diote amaiera jaiei.

2012tik erretiro aurreratuagatiko kalte-ordaina jaso gabe daude 4545 irakasle jubilatu. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa zeharkatu dituzte aldarrikapena bistaratzeko.

Ortuari eta frutak batu eta udal konpostagailua txukundu dute. Lantegi Batuak-eko taldearekin aritu dira.

Zerbitzua astelehenean [irailak 21] jarriko dute martxan eta lanegunetan lau irteera izango ditu noranzko bakoitzean. Ispasterko BI-2238 errepidetik pasatuko da.

Eusko Jaurlaritzak 2,1 milioi euro bideratuko ditu Bizkai, Araba eta Gipuzkoako arrantza-eremuen "garapen jasangarrira". 17 udalerritan aplikatuko da estrategia, hala nola, Ondarroan, Mutrikun, Berriatuan eta Lekeition.