Ziortzako Kolegiata, organo soinuz beteta
Ziortzako Kontzertuek Ziortzako Kolegiata bete zuten 38. aldiz. Jende ugari bertaratu zen musikaz gozatzera, eta bi asteburutan banatuta, denetariko kontzertuez gozatzeko aukera egon zen. Irailaren 12an La Ritirata taldea eta 13an Propitia Sydera orkestra barrokoa egon ziren, eta bigarren asteburuan, ostera, Propitia Syderaren bigarren kontzertua eta Artefactum taldearen emanaldiek bete zuten kolegiata.

