Euskadiko Motonautika Txapelketa lehiatuko da zapatuan, Mutrikun
Zapatuan [irailak 19] III. Mutrikuko Endurance txapelketa lehiatuko da, portuan. Bi txanda egingo dira, lehenengoa 11:00etan, eta bigarrena, 13:00etan. 22 gidarik eman dute izena txapelketan.
Uretako motorren plaza bihurtuko da zapatuan [irailak 19] Mutrikuko portua. Izan ere, III. Endurance Txapelketa ospatuko da bertan Euskal uretako eskia eta motonautika federazioak antolatuta: “15 urte baino gehiago darama Mutrikuk gure pilotuen entrenamenduetako pista izaten. Beste urte batez, Euskadiko Motonautika Txapelketa burutuko da bertan”. Antolatzaileek azaldu dutenez, 22 gidarik eman dute izena txapelketan.
Zazpi kilometroko zirkuitu itxi, mugatu eta ziurtatuan egingo da txapelketa, Mutrikuko portua eta Saturraran bitartean. Bi txanda egingo dira guztira: lehenengo txanda 11:00etan hasiko da, eta bigarrena, berriz, 13:00etan. Aurretiaz, egiaztapen administratibo eta teknikoak egingo dira federazioak jarriko duen karpan, 08:30etik 09:30era bitartean. Parte hartzaile bakoitzaren dokumentazioa eta ekipamendua, eta motoaren dokumentazio teknikoa.