XI. Txistu Eguña ospatuko dute Ondarroan
12:00etatik aurrera kalez kale ibiliko dira txistulariak Ondarroan.
XI. Txistu Eguna ospatuko dute bihar [irailak 19] Ondarroan. Urtero legez, bertan, Ondarroako eta Euskal Herriko beste zenbait herritako txistulariak batuko dira, topagune bihurtuz. 12:00etatik aurrera, herriko txoko guztiak zeharkatuko dituzte, txistuaren doinu alaiagaz kaleak girotuz.