Ager Solabarrieta laugarren sailkatu da Kirolerako Munduko Tiro Txapelketan
Arazo teknikoek probetan aurrera behar bezala egiten utzi ez badie ere, laugarren bukatu du etzandako proba. Dominarik gabe ere, pozik dago lortutakoarekin.
Ager Solabarrieta mutrikuarra eta bere gida Maite Badiola Hego Koreako Changwon hirian izan dira Kirolerako Munduko Tiro Txapelketan irailaren 9tik 15ra arte. Tentekako proban arazo teknikoak izan zituen, sailkapenean laugarren izanda ere, txaketaren gogortasunak lehiatik kanpo utzi zuen eta ezin izan zuen finalean parte hartu.
Txaketaren arazoak konpondu beharra izan zuen txapelketan lehiatu nahi bazuen, eta konpontzea lortu ondoren, bi egun beranduago etzandako proban finalean sartzea lortu zuen, lehenengo postua lortuta. Ez zuen dominarik lortzerik izan, sailkapenean laugarren amaituta, baina Solabarrieta sentsazio oso onarekin bueltatu da: “Pozik gatoz oraindik hor goian gabiltzala ikusita eta datorren urterako perspektiba onekin bueltatu gara”.