
Arazo teknikoek probetan aurrera behar bezala egiten utzi ez badie ere, laugarren bukatu du etzandako proba. Dominarik gabe ere, pozik dago lortutakoarekin.

Aulestiko Udalak herriaren etorkizuna marrazteko helburuagaz, plan estrategikoa jarri du martxan. Herritarrak izango dira protagonista, eta udalak zenbait hitzordu jarri ditu plana osatzeko.

Simon Bolibar plaza berrantolatzea, Iruzubieta irisgarriago eta seguruago egitea eta herrigunean oinezkoak lehenestea eskatu dute.

Auzo eskolen ehungarren urteurrena aprobetxatu dute dokumentala osatu eta eskola garaiko bizimodua berriatuarrei erakusteko testigantza bidez.

Ihart Arakistain-Maia Goikoetxea eta Aritz Erkiaga-Gorka Sorozabal bikoteek Jai Alai Ligaren Lauko Finalaren final handia jokatuko dute.

Zapatuan lehiatuko da Ondarroako 26. Umeen Arrantza Lehiaketa. 14:00etan hasiko da, herriko frontoian.

Zapatuan [irailak 26] eta urriaren 2an eskainiko du antzezlana Abarka antzerki taldeak.

Parte hartzaileak hainbat kategoriatan lehiatuko dira eta hamahiru kilometro egingo dituzte Elantxobe eta Lekeitio artean.

Barikuan [irailak 25] batuko dira 19:00etan, Kultur Etxean.

15 eta 25 urte bitarteko herritarrek 300 euroko diru laguntza jasotzeko aukera izango dute.

Lea Ibarreko Mankomunazgoa eskualdeko II. Berdintasun Plana ari da osatzen eta, prozesu horren baitan, parte-hartze saio irekia antolatu du eguenerako [irailak 24] mankomunazgoaren egoitzan, Gizaburuagan.

Herriko merkatari eta ostalariek irailaren 25era arte [barikua] edukiko dute aukera bonu kanpainan parte hartzeko.