Bueltan da 'Si vis pacem para bellum' antzezlana
Domekan [irailak 26] eta urriaren 2an eskainiko du antzezlana Abarka antzerki taldeak.
Abarka antzerki taldeak Si vis pacem para bellum antzezlanaren bi saio eskainiko ditu Markina-Xemeinen. Domekan [irailaren 26] eskainiko du lehen ikuskizuna, eta urriaren 2an ekingo diote bigarrenari. Antzezlana ikusteko Arretxinagako zubira bertaratu beharko dira ikusleak 18:00etan.