Ziortza-Bolibarko Udalak diru laguntzak emango ditu gidabaimena euskaraz ateratzeagatik
15 eta 25 urte bitarteko herritarrek 300 euroko diru laguntza jasotzeko aukera izango dute.
Euskararen erabilera normalizatzeko bidean, Ziortza-Bolibarko Udalak diru laguntzak emango dizkie gidabaimenaren azterketa teorikoa euskaraz egin duten herritarrei. Diru laguntzaren eskaera egiteko deialdia zabalik egongo da azaroaren 12ra arte.
Eskatzaile bakoitzak 300 euroko diru laguntza jaso dezake, betiere oinarrietan zehaztutako baldintzak betetzen baditu. Ziortza-Bolibarko Udalak eskaera orria eta oinarriak herritarren eskura jarri ditu esteka honen bitartez.