Bi autoren arteko istripua Lekeitio-Ispaster saihesbidean
Hiru zauritu izan dira eta trafikoa itxi behar izan dute bi norabideetan. Hala mantenduko da zaurituak artatu eta errepidea garbitu arte.
Gaur 8:22an istripua gertatu da bi autoren artean Lekeitiotik Ispasterrera bideko saihesbidean. Hiru lagun zaurituak izan dira eta errepidea bi norabideetan itxi eta trafikoa birbideratu behar izan dute Ertzaintzak eta Lekeitioko Udaltzaingoak. Anbulantziak bertaratuta daude eta osasun-langileak zaurituak artatzen ari dira.