Mutrikuko liburutegiak ordutegi zabalagoa izango du aurrerantzean
Irailean zabaldu diote ordutegia liburutegiari. Zapatu goizeetan ere irekita egongo da.
Mutrikuko Kofradia Zaharra.Irekia. Mutrikuko liburutegiko ordutegia luzatu du udalak, liburutegia herritarren eskura egoteko; hortaz, ordutegi malguagoa eskainiko du aurrerantzean, “herritarren beharretara egokituz eta irakurketa, ikasketa eta kulturarako sarbidea erraztuz”. Gainera, asteko ordutegia luzatzeaz gain, zapatu goizetan ere zabalik egongo dela jakinarazi dute.
Aldaketa nagusienetako bat zapatu goizetan liburutegia irekitzea izango da. Beraz, aurrerantzean, herritarrek 09:30etik 13:30era erabili ahal izango dute zerbitzua. Bestalde, asteko ordutegia ere zabaldu egingo da: astelehenetik ostegunera 09:30etik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara egongo da zabalik eta barikuetan 09:30etik 13:30era eta 16:30etik 19:00etara.