Ondarroako 'Gure Gaskuña' arrasteontziak su hartu du Orion
Itsasontzian konponketa lanak egiten zebiltzan bitartean piztu da sua. Hiru pertsona artatu behar izan dituzte kea arnasteagatik.
'Gure gaskuña' itsasontzia. Instagram: @BomberosEuskadi Ondarroako Gure Gaskuña arrasteontziak su hartu du gaur goizean Orioko itsaso aldeko portuan. Hiru pertsona artatu dituzte kea arnasteagatik, eta horietatik bi Donostiako ospitalera eraman dituzte.
Guka hedabideak jakitera eman duenez, konponketa lanetan zenbiltzan bitartean piztu da sua, eta 11:30ean deitu dute ontzitik larrialdi zerbitzuetara. Suhiltzaileak, ertzainak, udaltzainak eta anbulantziak bertaratu dira, eta hiru lagun artatu behar izan dituzte bertan. Sua itzali nahian aritu dira larrialdi zerbitzuak, lehorretik eta uretatik. Hala ere, 12:30ean suak piztuta jarraitzen zuen.