Euskal dantza eta gitarra ikastaroetan izena emateko azken egunak
Etzi [irailak 30] izango da Munitibarko ikastaroetan izena emateko azken eguna eta astero barikuetan izango dira saioak bai euskal dantza eta bai gitarra ikastaroan.
Txopitturri Guraso Elkarteak aurten ere urte osorako ikastaroak prestatu ditu euskal dantzak ikasteko eta gitarra jotzen ikasteko eta izena emateko epea etzi [irailak 30] amaituko da.
Bi kastaroak bariku honetan hasiko dira, maila desberdinak izango dituzte eta ikastaroen ordutegia izena eman dutenen artean zehaztuko dute. Elkartetik jakinarazpen bat ere eman nahi dute: “Izen emate kopuruak emango diren saio kopurua baldintzatu dezake, halakoetan bazkideek lehentasuna izango dute”.
Gitarra ikastaroari dagokionez, taldeko saioak 45-60 minutu izango dituzte eta prezio aldetik bazkidek hilabeteko 20 euro ordaindu beharko dituzte. Bazkideak ez direnek hilabeteko 30 euro ordaindu beharko dituzte. Bakarkako saioak berriz, 30 minutukoak izango dira eta bazkideentzako 25 eurokoa eta bazkideak ez direnentzako 30 eurokoa izango da prezioa.
Informazio gehiago beharko luketenek Txopitturri Guraso Elkartearen sare sozialetan eta email bidez izango dute eskuragarri.