Ispasterko Kuadrilla Egunera apuntatu daiteke oraindik
Kuadrilla Egunean bazkaria Ispasterren egin nahi duenak bihar izango du azken eguna izena emateko. Pertsonako 3 euro ordaindu behar da.
Kuadrilla Eguna ate joka dago Ispasterren, datorren zapatuan [irailak 3] egingo baita, urtero bezala urriko lehenengo asteburuan. Hamazortzigarrena izango da aurtengoa eta Udalaren kultur eta jai batzordearen eskutik dator beste behin. Egunaren muina den bazkariaren antolaketetan ari dira, eta horretarako izen ematea zabalik dago oraindik Ispasterko Udalaren web orrialdean(www.ispaster.eus) eta karteleko QRaren bidez. Udaletxera deituta ere apuntatu daiteke. Baina ez da luzerako zabalik egongo; oraindik zalantzatan dabiltzanek biharkoa [irailak 30] izango dute azken eguna apuntatzeko.
Izena ematen dutenek kuadrilla bakoitzeko lagun kopurua zehaztu beharko dute, eta kontutan hartu beharko dute egunean bertan buruko 3 euro ordaindu behar dituztela udalak utziko dituen platerak, edalontziak eta mahai tresnak eskuratu ahal izateko. Izena eman gabeko kuadrillek eurek eraman beharko dituzte tresna guztiak.
Egunean bertan, kuadrilla bakoitzeko bi lagun 10:00etan mahaiak jartzen eta antolaketan laguntzen egon beharko dira eta amaitzerakoan lagun talde bakoitzak bere tresnak garbitu eta batu beharko ditu.