Geoparkeen Sareko XI. Jardunaldi Irekietako izen emateak bete dira
Urriaren 7tik 8ra bitartean egingo dira jardunaldiak. Jardunaldien atarian sareko geoparkeetatik etorritako 30 alkatek eta ordezkariek bilkura egingo dute.
Euskal Kostaldeko Geoparkean Munduko Geoparkeen Estatuko Sarearen XI. Jardunaldi Irekiak egingo dira, urriaren 7tik 8ra. Geoparketik azaldu dutenez, jardunaldietan parte hartze handia lortu dute, eta ofizialki itxi dute izen ematea: “Biziki eskertzen dugu jendeak erakutsi duen interes handia, edizio honetarako aurreikusitako bertaratze kupoa aldiz aurretik osatzea ahalbideratu baitu”.
Jardunaldi irekien atarian erakundeen bilkura egingo dute Espainiako Estatuko zein Euskal Herriko geoparkeetatik etorritako 30 alkateek. Hala, urriaren 6an, 13:00etan, ongietorri ekitaldia edukiko dute. Debako udaletxean aurrera eramango den bilkuran aurrera begira dituzten erronkei buruz hausnartuko dute geoparkeko ordezkari politikoek. Mutrikuko alkatea eta Geoparkeko lehendakaria den Ainhize Azpiazu ere bertan egongo da.
Aipatutako bilkuran, erakundeen ikuspegitik geoparke bakoitzaren barruan aurre egin beharreko erronkei buruz arituko dira: “Batez ere, Sare gisa dituzten ditugun buruz. Alderdi teknikoenak, berriz, arratsaldean Zumaian egingo den bilera itxian jorratuko ditugu”.