Ondarroako Udalak eta Zatozte elkarteak 'Ondarroako Bonoak' kanpaina jarri dute martxan
Gaurtik [urriak 1] urriaren 15era egongo da aukera bonoak erabiltzeko.
Ondarroako Udalak eta Zatoztek bono kanpaina jarri dute martxan.Ondarroako Udala. Ondarroako Udalak eta Zatozte elkarteak Ondarroako Bonoak kanpaina jarri du martxan gaurtik [urriak 1] urriaren 15era. Udalak 10.000 euro bideratu ditu bonuetara, “herrian erostea eta gertuko kontsumoa sustatzeko” helburuagaz. Udaletik azaldu dutenez, Zatozte arduratu da kanpainaren kudeaketa osoaz, eta 2.000 bonu ipiniko dira herritarren eskura.
Bonuak 5 eurokoak izango dira: “Erosketa egitean, bezeroak 10 euro ordainduko ditu, eta gainerako 5 euroak laguntza publikoaren bidez ordainduko dira”. Izan ere, gutxienezko erosketa 15 eurokoa izan beharko da, eta Nortasun Agiri bakoitzeko, gehienez, hiru bonu erabili ahal izango dira. Horrez gain, bonuak aplikazio bidez trukatuko dira, eta erosketaren unean bertan eta kanpainari atxikitako establezimenduetan. Ezin izango dira eskudirutan trukatu.
Erosketaren ondoren bezeroak produktua itzuli behar izanez gero, establezimenduak ez du eskudirutan itzuliko: “Horrez ordez, bezeroari txartel bat eman beharko dio, itzulketaren bidez dagokion erosketaren zenbateko osoarekin, gero establezimendu horretan erabili ahal izateko”.
Hala, Ondarroako Udalak eta Zatozte elkarteak herritarrak animatu dituzte tokiko merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuetan kontsumitzera: “Kanpainaren helburu nagusia herriko jarduera ekonomikoa sustatzea eta tokiko establezimenduetan kontsumoa bultzatzea da”.
Parte hartzaileak. Lorak Esther, Zaton janariak, Bengoetxea Kirolak, Extreme, Badiola Burdindegia, Eguren Elektrotresnak, Frias, Klik Klak, Idiakez liburudenda, Anie, Dra! osagarriak, Ganbara, Kurike, Laura´s arropa denda, Lavin, Lide, Oinetakoak Goe, Tiki Taka, Zaloa, Zibot, Arantza estetika, Famazia Fernando Urruzuno, Farmazia Osa Larruzea, Idaga estetika, Lilie, Marta gizonezkoen ileapaindegia, N maskoten ileapaindegiaNerea, Ondar, Sustrai belardenda, Vitoria optika, Dra! Jolas denda, Martin informatika eta Reparaciones Omar.