Duela 100 urteko garaipenaren isla
1926ko Kontxako Banderaren eta Portugaleteko estropadaren garaipenak gogora ekartzeko, zenbat ekimen antolatu dituzte Ondarroan. Horietako bat, bi garaipen haiek islatzen dituen erakusketa da, eta ikusgarri dago Ondarroako udal erakusketa aretoan.
100 urte igaro dira Ondarroako arraunlariek Kontxako Bandera eta Portugaleteko estropada irabazi zituztenetik. Horren erakusgarri dira 100 urte Uberan taldeak antolatu dituen ekimenak. Izan ere, barikuan sasoi hartako arraunlarien senideak omendu ostean, bi garaipenak islatzen dituen erakusketa jarri dute ikusgarri Ondarroako udal erakusketa aretoan.
Egunotan herriko ikastetxeetako ikasleak dabiltza erakusketa bisitatzen; hala ere, zabalik dago gainontzeko herritarrentzat ere. Bihar [urriak 16] eta urriaren 23an 18:00etatik 20:30era egongo da zabalik; zapatuan [urriak 17] eta urriaren 24an 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era; eta domekan [urriak 18] eta urriaren 25ean 12:00etatik 14:00etara.