Aniztasun funtzionala eta kirola uztartzen dituen errealitateak aztertuko dituzte Ondarroan
Aniztasun funtzionala dakatenen senide, lagun eta ingurukoentzat galdetegi bat jarri dute eskuragarri, diagnostikoa osatzen hasteko.
Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak, Haszten elkarteagaz elkarlanean, aniztasun funtzionala duten pertsonek kirolariekin duten harremana eta arlo horretan dituzten beharrak ezagutzeko diagnostikoa jarri du abian Bizkaian. Hala, ekimen honetan parte hartuko du baita Ondarroako Udalak, udalerrian aniztasun funtzionalari eta kirolari buruzko diagnostikoa osatuz.
Udalak behar horiei erantzutearen garrantzia azpimarratu du: “Dauden beharrizanak asebetetzearen garrantziaz jakitun gara udaletik, Karenka elkarteagaz dagoen elkarlana medio, eta horregatik da hain garrantzitsua diagnostikoa. Bai ongizate arloan eta baita kirolean eta hainbatetan batu gara beharrizanei erantzunak emateko. Eta bide horretatik dator diagnostiko hau ere”.
Diagnostikoa osatzeko lehenengo pausoa udalak eskuragarri jarri duen galdetegia betetzea izango da, 3-5 minutu hartuta. Gainera, ahalik eta erantzun gehien jaso eta diagnostiko zehatzagoa egiteko, kirol arloan ez ezik, aniztasun funtziona daukatenen senideei eta hezkuntza zein gizarte ekintza arloetara ere bideratuko da galdetegia. Eragileei zuzenean helarazi zaie, baina udalaren webgunean ere aurkitu daiteke aniztasun funtzionala daukaten senide, lagun eta ingurukoei zuzendutako galdetegia.