Bide publikoak ondare kolektibo bihurtuz
Landa eremuko bide sarea liburuxka baten bildu eta herritarrei aurkeztu dio Ziortza-Bolibarko Udalak.
Liburuxka aurkeztu zuten Ziortza-Bolibarren. Ziortza-Bolibarko Udala. Ziortza-Bolibarko Udalak bide publikoen udal inbentarioa egin du, udalerriko landa eremuko bide sarea babestu, kontserbatu eta balioesteko. Hala, liburuxkaren nondik-norakoak herritarrei azaltzeko barikuan aurkezpena egin zuten, eta udal osoko bilkura aretoa bete zen: guztira 25 lagun inguru batu ziren. Udaletik aurkezpenaren balorazio “oso ona” egin dute, eta azalpenak “oso interesgarriak” izan zirela azpimarratu dute.