Beñat Gaztelumendi eta Andoni Egaña ariko dira bertsotan Ondarroako bertso bazkarian
Bertsoa erdigunean jartzea helburu, bertso bazkaria egongo da Ondarroan azaroaren 7an [zapatua].
Ondarroako Bertsutan Bertso Eskolak eta Txitxin Potxin elkarteak bertso bazkaria antolatu dute azaroaren 7rako [zapatua] Ondarroako Udalaren laguntzagaz. Oraingoan, Andoni Egaña eta Beñat Gaztelumendi izango dira protagonista. 14:30ean izango da bazkaria Antiguako Ama tabernan, eta sarrerak salgai daude Turismo Bulegoan eta Antiguako Aman bertan.
Aurreko saiakeretan legez, oraingoan ere, bertsoa erdigunean jarri eta honen presentzia handiatzea da antolatzaileen helburua: “Bizkai mailan ez dago bertso bazkariak egiteko ohitura, eta berriro gurera ekarri nahi dugu traidizio hori. Izan ere, bi saiakera egin ditugu urtean bertso bazkaria egiteko eta ez dugu lortu sarrera nahikorik saltzea. Oraingoan, Literatur Amuak jaialdiaren barnean antolatu dugu, udalaren laguntzagaz, eta, espero dugu jendea animatzea”. Antolatzaileek azpimarratu dutenez, sarreren salmenta martxa onean doa: “Bazkariaren prezioa ere 20 eurotara jaitsi dugu, jaialdiaren baitan izanik, nolabaiteko dirulaguntza jaso dugulako”. Beraz, sarreren salmenta bere horretan jarraitzea espero dute, eta azaroaren 7an bertsoaldi goxoan murgiltzea herriko bertsozale guztiak.