Murgi taldeak kontzertua eskainiko du Uhagon Kulturgunean
Domekan [azaroak 1] kontzertua eskainiko du Murgi taldeak Markina-Xemeingo Uhagon Kulturgunean. Doako emanaldia izango da.
Murgi taldea. Murgi. Markina-Xemeingo Uhagon Kulturgunea izango da Murgi taldearen hurrengo geltokia. Udan hasitako Domeka musikatuak deituriko kontzertu zikloaren baitan eskainiko dute kontzertua domekan, 13:00etan, eta sarrera doakoa izango da.
Tristtan Mourguyk bideratutako taldea “inoizko diska jostagarri eta eklektikoenagaz” dator oraingoan: Haztamuka. Hamarkada bat baino gehiago igaro da Donibane Lohizuneko musikariak lehenengo diskoa atera zuenetik bakarka, eta ordutik, han eta hemen ibili da, bera musika inguru goxoetara eramanez. Oraingoan, hirukotean dator Mourguy, Cedric Lepine baterian eta Greg Juvin baxuan duelarik, eta bere rock kantu bizkor eta zuzenekin markina-xemeindarrengana heltzeko asmoz dator domekan.