Mutrikuko Gaztetxearen 25. urteurreneko kontzertuetako sarrerak eskuragarri daude
Jaialdiko kontzertuetako sarrerak eskuragarri daude Loretxu, Zubiaram eta Txirlatxon.
25 urte, ezto mugaik! lelotzat hartuta, gaztetxearen urteurrena ospatzeko jaialdia antolatu du Mutrikuko Gazte Asanbladak azaroaren 21erako [zapatua]. Egun guztiko egitarauaz gain, gauean kontzertuak egongo dira Egaña gunean, eta, horrenbestez, sarrerak salgai jarri dituzte herriko zenbait txokotan; hala nola, Loretxu, Zubiaram eta Txirlatxon eskuragarri daude. Horrez gain, 688 60 66 57 telefono zenbakira mezua bidalita edo @mutrikukogaztetxia instagram kontura idatzita ere eskuratu daitezke sarrerak.
18 euroren trukean, “punta-puntako” kontzertuez gozatzeko aukera izango dute mutrikuarrek: Tapia eta Leturia band, Chala Rasta, Xiberoots eta Kumbialari taldeak igoko dira oholtzara. Ondoren, gaztetxean jarraituko du jaiak, eta DJ Farrukitas arduratuko da giroa “goi-goian” mantentzeaz.
Egun guztiko jaia. Egun guztiko egitaraua antolatu dutenez, goizetik emango diote hasiera jaialdiari. Hala, bazkaria ere egingo dute. Bazkariko txartelak saltzeko urriaren 17ko merkatu txikia aprobetxatu zuten asanbladako kideek. Bertan, 25. urteurrenego leloagaz egindako gaztetxeko kamiseta eta jertseak ere jarri zituzten salgai.