Martxan da XII. Loratu Mutriku bonu kanpaina
1.350 bonu sorta jarriko ditu Mutrikuko Udalak eskuragarri herritarrentzat azaroaren 14ra [zapatua] arte. 40.500 euroko kontsumoa sustatzea du helburu kanpainak.
Loratu Mutriku bonu kanpaina aurkeztu dute. Mutrikuko Udala. Azken urteetan izan duen “harrera ona” eta Mutrikuko ekonomian sortutako eragina kontuan hartuta, XII. Loratu Mutriku bonu kanpaina jarri du martxan udalak. Herrian kontsumoa sustatzea eta tokiko establezimenduei bultzada ematea da ekimenaren helburua, bereziki merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektoreei. Horrez gain, Mutrikuko Udalak herritarrei ere erosketa gastuari aurre egiteko laguntza eskaini nahi die. Hala, 1.350 bonu sorta jarri ditu eskuragarri azaroaren 14ra [zapatua] arte, eta 40.500 euroko kontsumoa sustatzea da helburua.
Sorta bakoitzak 30 euroko balioa izango du: “Herritarrek 20 euro ordainduko dute bonuengatik, eta gainerako 10 euroak udalak finantzatuko ditu”. Bonu sorta bakoitzak 10 euroko bat, eta 5 euroko lau izango ditu. Turismo Bulegoan eskatu ahal izango dituzte bonuak herritarrek, eta agortu arte edo kanpaina amaitu arte egongo dira eskuragarri. Ordutegiari dagokionez, domeka eta astelehenetan itxita egongo da; martitzenetik eguenera bitartean 10:00etatik 14:00etara egongo da zabalik, eta bariku eta zapatuetan 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.
Mutrikun erroldatuta egotea ezinbestekoa izango da kanpainan parte hartzeko, eta sei urtetik gorako herritar bakoitzak gehienez bonu sorta bat erosi ahal izango du. Horretarako, nortasun agiria aurkeztu beharko da, eta erosi nahi duen herritarra bertaratu ezin den kasuan, beste pertsona batek erosi ahalko dio bere izenean, titularraren nortasun agiriaren kopia aurkeztuta. Hala ere, erosketa bakoitzean bi bonu sorta eskuratu ahalko dira gehienez; hau da, bi pertsona ezberdinen bonuak. Ordainketa egiteko momentuan, txartel bidezko ordainketa lehenetsiko dela azpimarratu dute udaletik; ezinezkoa den kasuan soilik onartuko da eskudirua. Horrez gain, kanpainari atxikitako establezimenduetan erabili ahal izango dira bonuak soilik, eta behin erosita, ezingo dira itzuli.
Guztira, 33. Mutrikuko Udalak herriko establezimenduen ahalegina azpimarratu nahi izan du: “Herriko establezimenduek ez dute etekin zuzenik jasotzen. Gainera, bonuen bidezko diru kopuru osoa aurreratu behar izaten dute”. Ondorengoak izan dira kanpainan parte hartu duten herriko establezimenduak: Alazne Optika, Albaro denda, Aldana, Aldapan, Alday hortz Klinika, Alboka okindegi eta kafetegia, Apain Estetika Zentroa, Apartak ileapaindegia, Aparra arropa denda, Ametza Taberna, Arrizabalaga harategia, Bare Bare Taberna, Bigara fruta eta barazkiak, Dilaitz barne diseinua, Garaia, Gotzon arraindegia, Iratxe masaje zentrua, Iripe elektradenda, Islada fisioterapia, Itxasne Frutategia, Joseba Elezgarai masaje eta osteopatia, Josune Ileapaindegia, Kalbaixo Jatetxea, Lasuen Elezgarai botika, Lekube burdindegia, Lon Apraiz botika, Madariaga paperdenda, Maider Pinto estetika terapia energetikoak, Maneiro Lentzeria, Olaizola arropa denda, Sabina denda, Tximak ileapaindegia, Ziortza Ileapaindegia.