Ondarroako Oroitzen elkarteak Akorda eguna antolatu du azaroaren 5erako
Eguenean [azaroak 5] egingo dute Akorda eguna, eta ekitaldia 19:30ean izango da, Kofradia Zaharrean.
Zaindu alzheimerdun hori lelopean Akorda egune antolatu du Ondarroako Oroitzen elkarteak eguenerako [azaroak 5]. Horretarako, emozioz betetako ekitaldia antolatu dute 19:30ean, Kofradia Zaharrean. Sarrerak eskuragarri daude Turismo Bulegoan.
Mikel Etxaburuk emango dio hasiera ekitaldiari, Mattalingo alaba poema liburuaren irakurraldiagaz. Ondoren, Oroitzen zara? esaldien jolasagaz jarraituko dute, eta gero, Kemen Urangak Zuri, ama izenburupean hartuko du hitza. Garazi Etxaburu dantzariak emango dio amaiera ekitaldiari, dantza garaikidearen erakustaldiagaz.