Azaroaren 13an hasiko da Antzerkiaz blai! antzerki zikloa
Antzerkietako sarrerak eskuragarri daude Mutrikuko Turismo Bulegoan eta udalaren webgunean.
Mutrikuko Udalaren ekimenez, Antzerkiaz blai! antzerki zikloari hasiera emango diote azaroaren 13an Mutrikun. Gainera, iazko formatu berdina mantenduz, aurten ere, Egaña gunean eskainiko dira bi antzerki. Gainerako biak, berriz, Zabiel kultur etxean egingo dira. Sarrerak eskuragarri daude Turismo bulegoan eta Mutrikuko Udaleko webgunean.
Guztira lau antzerki egongo dira Mutrikun, azaroaren 13an eta 15ean, Egaña gunean, eta azaroaren 28an eta abenduaren 12an Zabiel kultur etxean. Hala, Infinitudrama konpainiaren Promesarik txikiena antzezlanarekin emango diote hasiera ekimenari azaroaren 13an [barikua], eta 10 euro balioko ditu sarrerak. Azaroaren 15ean [domeka], 18:00etan, Tanttaka konpainiaren Desobedienteak 18/98 antzerkia egongo da, lehenengoaren prezio berdinean. Azaroaren 28an [zapatua], 18:00etan, umeei zuzendutako antzezlana egongo da, Mamuak ikustera joan zen umea, Anodino teatroaren eskutik. Abenduaren 12an [zapatua], 18:00etan, Mutrikuko Akelarre antzerki taldeak emango dio amaiera zikloari, eta gonbidapenak Akelarre taldearen bitartez jaso beharko dira.