Kontxako bandera eta Portugaleteko estropaden 100. urteurrena gogoratzen jarraitzen dute Ondarroan
'Traineruaren historia Euskal Herrian' hitzaldia eskaini zuen eguaztenean Xabier Alberdi Lonbide Donostiako Euskal Itsas Museoko zuzendariak. Azaroaren 12an [eguena] 'Ondarroako arrauna bertsotan' hitzaldia egongo da, Xabier Amuriza Zarraonaindiaren eskutik.
Xabier Alberdik hitzaldia eskaini zuen Ondarroan. 100 urte uberan. 100 urte uberan taldeak urrian ekin zion Kontxako bandera eta Portugaleteko estropadaren mendeurrena oroitzea helburu izanda antolatutako egitarauari. Hala, ordutik hamaika ekintza egin dituzte, han eta hemen. Egitasmoaren baitan, eguaztenean [azaroak 4] Traineruaren historia Euskal Herrian hitzaldia eskaini zuen Xabier Alberdi Lonbide Donostiako Euskal Itsas Museoko zuzendariak. Datorren eguenean [azaroak 12] Ondarruko arrauna bertsotan hitzaldia eskainiko du Xabier Amurizak.
XVII. mende erdi aldean, trainerua nola eta zertarako sortu zen azaldu zuen Alberdik, honen jatorriari buruzko mitoiak eta traineruaren erabilera Bizkaiko Golkoan nola zabaldu zen aztertuz.