Fatxadetako grafiti eta pintaketak garbitzeko kanpaina abiatu du Lekeitioko Udalak
Azaroaren 27ra arte egongo da fatxaden garbiketa kanpaina martxan. Fatxaden jabeek, erkidegoetako presidenteek, loka jabe edo errentariek eta legezko ordezkariek egin ahal izango dute eskaria.
Lekeitioko Udalak grafiti eta pintaketak dituzten fatxadak garbitzeko kanpaina martxan jarri du. Eraikinen garbiketa eta itxura zaintzea bere titularrei badagokie ere, udaletik adierazi dute, kanpaina horri esker zerbitzua doakoa izango dela eta herritar guztiek izango dutela eskaera egiteko aukera. “Tokiko Gobernu Batzarrak 2025eko apirilaren 1eko bileran, fatxadetako pintaketak eta grafitiak kentzeko hartutako erabakiaren” emaitza da egitasmoa.
Zerbitzua jasotzeko interesa daukatenek eskaera bete beharko dute, eta horretarako aukera jabekideen erkidegoko presidenteek, fatxaden jabeek (jabetza bertikala/ondasun-erkidegoa), lokal komertzialen jabe edo errentariek eta aurreko guztien legezko ordezkariek edukiko dute.
Eskaera azaroaren 27a aurretik egin beharko dute, informazio guztia eta eskaera egiteko beharrezko dokumentuak Lekeitioko Udaleko webgunean daude eskuragarri, eta bide desberdinak dituzte eskaera aurkeztu ahal izateko. Batetik, webgunean informazioa dagoen atalean bertan egin daiteke eskaera, eta bestetik, aurrez aurrez egin daiteke Barandiaran Aretoko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan, eguazten eta barikuetan, o9:00etatik 14:00etara.
“Udalak pintaketa/grafitia aztertuko du, eta fatxadaren ezaugarriak kontuan izanda bertan zerbait egiterik duen ala ez erabakiko du”.