Gaztaina erreak, Ispasterko San Martin ospakizunetako osagai
San Martin Eguneko meza santu osteko giroa gaztaina erreekin ondu dute.
Gaztaina erreak eta sagardoa dastatu dituzte San Martin ermitako txokoan.Ispasterko Udala San Martin Eguna ospatu zuten atzo [azaroak 11] Ispasterko San Martin ermitan, eta urtero bezala, 12:00etan meza santua egin ostean, ispastertarrek gaztaina erreekin eta sagardoagaz lagunduta girotu dituzte ermitaren ingurua eta alboko txokoa.