125 emakumek egin dute korrika Aringanganen 10. urteurrena ospatzeko
Ondarroako Aringaingan taldearen 10. urteurrena ospatzeko lasterketa ez lehiakorra egin zuten atzo [azaroak 15]. Guztira 125 emakume batu ziren, eta antolatzaileek balorazio "oso ona" egin dute.
Etxelilatik atera zen lasterketa ez lehiakorraAringaingan. Ondarroako Aringaingan taldeak 10 urte bete ditu, eta urteurrena ospatzeko lasterketa ez lehiakorra egin zuten domekan [azaroak 15]. Guztira 125 emakume batu ziren Etxelilatik atera, herriari buelta eman eta Alde Zaharrean amaitu zen ibilbidea egiteko. Antolatzaileek urteurrenaren balorazio “oso ona” egin dute, bai izen emateari dagokionez eta baita giroari dagokionez ere.
Gainera, aipatu dute, emakume guztiak batera heldu zirela helmugara: “Elkarren zain egon ziren, eta denak batera pasatu zuten helmuga: gurpildun aulkian, oinez zein korrika. Oso polita izan zen”. Parte hartzaile guztientzat Aringaingan taldeko bisera morea egon zen opari gisa. Lasterketa ez lehiakorra amaitu zenean Etxelilatik oparia egin zioten Arantza Burgoa taldeko dinamizatzaileari: “10 urteko ibilbidearen omenez, eta baita eskertzeko ere, opari egin genion: Bere argazkia eta idatzi bat”.
Argazkiak: Iñaki Beitia eta Aringaingan.