Gaztaina erreak eta enpanada nagusi, Magosto jaian
Magosto jaia ospatu dute asteburuan Ondarroako Galiziar Etxeko kideek. Zapatuan [azaroak 14] Gaztaina Eguna ospatu zuten, eta domekan [azaroak 15] Enpanada Eguna.
Magosto jaia antolatu zuten asteburuan. Ondarroako Galiziar Etxea. Ondarroako Galiziar Etxeak Magosto jaia ospatu du asteburuan. Zapatuan Gaztaina Egunari ekin zioten, eta domekan, berriz, Enpanada Egunari. Antolatzaileek asteburuaren balorazio “ona” egin dute, eta datorren urtean jarri dute jada begirada.
Gaita doinuak, gaztaina usaina eta enpanada goxoen artean igaro dute asteburua, eta gainera, enpanada lehiaketa ere egin dute. Juan Valdomar Mesiasek eskuratu du enpanada lehiaketako lehenengo saria; Hind Couchoudek bigarrena; eta Javier Sainz Bengoak hirugarrena.