Saturrarango emakumeen kartzelan egondako presoak eta haien senideak oroitu dituzte beste urte betez
Aurten ere jendetza batu da Saturraran hondartzako monolitoan, Saturrarango emakumeen kartzelan egondako emakumeak eta hauen seme-alabak oroitzeko.
Saturraran Elkartearen Oroimen Egunean batu ziren. Saturraran Memoria Elkartea. Oroimen egunagaz itxi zuen atzo [domeka] Saturraran memoria elkarteak urteroko Memoria astea. Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, “jende asko” bertaratu zela azaldu dute antolatzaileek: “Bi karpa jarri genituen eta biak bete ziren”. Gainera, Mutrikuko Gazte Asanbladako kideak ere bertan egon ziren eta hitz batzuk esateko tartea ere hartu zuten.
Ekimena “oso ondo” joan zela azpimarratu zuten, eta formatua betikoa mantendu zuten: “Agurra, lore eskaintza eta irakurketa. Betiko formatua mantendu genuen. Mutrikuko Gazte Asanbladako kideak ere bertaratu ziren eta hitz batzuk esateko tartea hartu zuten, garai hartako eta gaur egungo egoera partekatuz. Ondoren, astean ikusgarri jarritako erakusketa ere ekarri genuen gogora, baita Alejandro Arrizabalagaren omenez egindako hitzaldi omenaldia ere. Eta nola ez, Saturrarango kartzelan jaiotako emakume eta umeak ere gogoan izan genituen”. Aurten, gainera, Saturrarango kartzelan egondako beste emakume baten alaba ere joan zen ekitaldira: “Sorpresaz hartu genuen albistea, eta oso pozik gaude Saturrarango kartzelan jaiotako beste ume bat ezagutu dugulako. Natividad Morcilloren alaba zen, Libertad”. Mari Campos, Mertxe Gallardo eta Luziano Elkoroiribe ere bertan egon ziren.
