Aurrera doa Espainiako Gorteetarako hauteskunde eguna. Udara bete-betean eta askoren opor egunak izanda, hauteslekuetan igarri da askok posta bidez eman dutela botoa; hautesmahai askotan maiatzeko udal eta foru hauteskundeetako posta bidezko botoak bikoiztu egin dira.
EAJ izan da bigarren alderdi bozkatuena; koalizio abertzaleak baino 2.358 boto gutxiago eskuratu dituzte jeltzaleek, 5.685 guztira. 2019ko azarotik 809 boto gehitu ditu koalizio abertzaleak eta 1.287 boto galdu dituzte jeltzaleek. Abstentzioari dagokionez, %31,91koa izan da, 2019koa baino %7,66 handiagoa.
Lea-Artibain eta Mutrikun, 1.554 herritarrek atzerritik emango dute bozka.