Sare sozialetan zabaldutako arrain "arraroa" ez dute Ondarroan lehorreratu
Azken egunetan WhatsAppetik zabaldu da itxura arraroa duen arrain bat arrantzatu dutela Ondarroan edo Ondarroako txalupa batek. HITZAk jakin ahal izan duenaren arabera, Oxynotus Centrina espezieko arraina da (txerri marrazoa), eta San Lucar de Barramedako (Cadiz, Espainia) lonjan deskargatutakoa da, hango txalupa batek porturatuta. Oxynotus generoko animalia da, eta arrainen barruko Oxynotidae familian sailkatzen da.