2. Moda Topaketa (Ondarroa)
II. Moda Topaketa egingo da Ondarroako Beikozinin, azaroaren 6an, 20:00etan. Ekitaldia Ondarroako Zatozte dendari eta ostalari elkarteak antolatuta dago, Txomin Agirre ikastolagaz eta Zubi Zahar Herri Ikastolagaz elkarlanean. Hain justu, bi ikastoletako DBHko 4. mailako ikasleek parte hartuko dute ekintzan. Eta lortzen duten dirua ikasbidaia egiteko erabiliko dute.
Sarrerak salgai: 3 eurotan, Kurike dendan.
Iparragirre Kalea, 48700 Ondarroa, Bizkaia, Spain.