24. Perretxiko Jardunaldiak (Lekeitio)
Aittitta Txiki elkarteak antolatuta, 24. Perretxiko Jardunaldiak urriaren 17an hasiko dira, Gazte Gunean egingo den hitzaldiagaz. Hitzaldia Roberto Martinez irakasleak eskainiko du eta 18:00etan hasiko da. Perretxiko erakusketa urriaren 25ean egingo da, 11:00etatik 14:00etara, Barandiaran aretoan.
Herritarrei, baina, perretxikoak eramateko deia egin nahi izan diete elkarteko kideek: aurkeztu nahi dituzten perretxikoak urriaren 24an aurkeztu beharko dituzte, 13:00ak aldera, Barandiaran aretora edo Nautikara. “Ahal izanez gero, perretxikoak sustrai eta guzti hartu behar dituzte”. Gero, elkarteko kideek sailkapena egingo dute eta hurrengo egunean, urriaren 25ean, erakusketan ipiniko dituzte.
Lekeitio, Bizkaia, Spain.