3. Mundu Martxa (Ondarroa)

3. Mundu Martxa egingo dute urriaren 26an eta 27an Ondarroan, Mundo sin guerras y sin violencia eta Hezitzaile humanistak sareak taldeek antolatuta. Egun guztiko egitaraua izango dute.

Egitaraua.

  • Urriak 26, zapatua.
    • 11:00. Erakusketaren irekiera domeka arratsaldeko 20:00ak arte.
    • 12:30-13:00. Jarduerei buruzko informazioa.
    • 16:00-17:30. Umeentzako ipuin kontaketak eta marrazketa tailerra. 7-12 urte bitartekoentzat.
    • 17:30-18:00. Mundu martxaren aurkezpena.
    • 18:00-19:30. Gazteentzako komunikazio ez bortitzailea eta harremanak hobetzeko tailerra.
    • 19:30-20:00. El principio del fin de las armas nucleares dokumentalaren proiekzioa, 16 urtetik gorakoentzat.
    • 20:00-20:30. Dokumentalari buruzko solasaldia.
  • Urriak 27, domeka.
    • 12:00. Helduentzako tailerra: harremanak hobetzeko komunikazio tresnak.
    • 17:00-18:00. Indarkeria gure azalean: esperientziak elkartrukatzen.
    • 18:00-19:30. Adin guztientzako tailerra: elkarrekin abesten.
    • 19:30. Jardunaldien itxiera: konpromiso etikoa eta proposamenak.