50 urtetik gorakoentzako elikadurari buruzko doako hitzaldia (Lekeitio)
Lekeitio. Hitzaldia martxoaren 24an egingo da, 17:00etan, Lekeitioko Kultur Etxean, eta parte-hartzea doakoa izango da. Parte hartu nahi dutenek aurretik izena eman beharko dute. Horretarako epea martxoaren 11tik 18ra egongo da zabalik, arratsaldez Kultur Etxean. Antolatzaileek 50 urtetik gorako herritar guztiak animatu dituzte parte hartzera, elikaduraren bidez osasuna zaintzeko eta ohitura osasungarriak indartzeko aukera baita.