Abenduan, on egin! (Amoroto)
Abenduan, on egin! ospatuko dute abenduaren 7an, egun guztian, Amoroton.
Egitarua.
- Eguerdian. Neguko bertoko gastronomia dastaketa, herritarrek prestatutako janariekin. Odolostea eta txistorra, salda, karakolak saltsan, arroz esnea, intxaur saltsa, sagar saltsa, herriko sagardoa eta taloa eskainiko dituzte.
- 13:00. Eingo eskolako trikitilari gazteak.
- 14:00. Burduntzian erretako Amorotoko txerriaren pintxoak salgai.
- 16:00. Eingo erromeria.
- Egun guztian. Barra martxan eta Amorotoko Eskolaren Gabonetako otzararen zozketarako txartelak salgai.