Ahotsak mokadu truke! (Mutriku)
Mutrikuko Udalak ere bat egin du Gaitu ekimenagaz eta abenduaren 3an jarri dute hitzordua ekimenari bultzada emateko.
Ahotsak mokadu truke! izenagaz 11:00etaik 14:00etara bitartean Beheko Plazan biltzeko deia egin dute. Bakoitzak bere mugikorra eraman eta parte hartzeko aukera egongo da, trukean, udalak mokadua eskainiko die bertatzen direnei. Gainera, ekimena girotzeko, bertso poteo musikatua egingo dute 13:30ean.