Atkins tailerra (Markina-Xemein)
Markina-Xemeingo Sormen Lantegiak Atkins tailerra antolatu du ekainaren 17an 10:30etik 13:30era Uhagonenko erakusketa gelan. 14 urtetik gorakoentzako tailerra da, zianotipiaren hastapenak dira, hau da, eguzki izpien bitartez irudiak sortzea. 10 euro balio du parte hartzeak, kulturguneko bazkideentzat 8 euro. Izena emateko 946 16 63 03 telefonoa edo kulturgunea@uhagon.com posta elektronikoa.