Bertoko eta sasoiko produktuen azoka (Lekeitio)
Lekeitioko Azkue ikastolak antolatuta, bertoko eta sasoiko produktuen azoka egingo da martxoaren 16an, 11:00etatik 14:00etara, Lekeitioko Merkatu Plazan. Ekintza Haratzago Ibilaldiaren inguruan antolatutako saio bat izango da.
EGITARAUA:
- 11:00-12:00. Tela eta argizari tailerra, haur eta helduentzat.
- 12:00-13:00. Ortuari kontserbak ozpinetan tailerra, haur eta heldunetzat.
- 13:00-14:00. Produktuen dastaketa: bertoko eta sasoiko produktuen eta supermerkatukoen arteko konparaketa.
- Goiz osoan. Musika, pintxoak eta bertoko sagardoa eta txakolia.