'Bizenta Mogel: jakin-minaren isla' hitzaldia eta tailerra (Markina-Xemein)
Euskararen Egunaren harira, Bizenta Mogel: jakin-minaren isla hitzaldi-tailerra eta bisita gidatua egingo dituzte. Egun osoko egitaraua.
Egitaraua.
- 10:00. Bisita gidatua, Goikoportalean hasita.
- 11:30. Hitzaldi-tailerra, Uhagonen, Yolanda Arrietarekin. Izena eman behar da 94-616 63 03 edo 640 29 09 64 telefonora deituz.
- 19:00. Itxaro Bordaren eta Ibon RG-ren emanaldi musikatua, Uhagonen.