Dantza pieza laburrak (Markina-Xemein)
Dantza pieza laburren sorta, uztailaren 25ean, 19:30ean hasita, Markina-Xemeingo plazabarripean.
- Fight (Lasala konpainia). Dantzariak: Garazi Etxaburu eta Paula Parra. Zuzendaria eta koreografia: Judith Argomaniz. Iraupena: 14 minutu.
- Indala (David Vento dance Theather Co.). Dantzariak: David Vento, Graciel Stenio eta Victor Oscar Juaranz. Zuzendaria: David Ventosa. Iraupena: 15 minutu.
- GHU. Sortzaileak eta dantzariak: Sirah Badiola eta Ikerne Mendieta. Iraupena: 15 minutu.
Oharra: aforoa mugatuta egongo da, eta nahiz eta doan izan, sarrerak aurretiaz hartu beharko dira, udaletxean edo Uhagon kulturgunean. Publikoak eserita egon beharko du, horretarako markatutako eremuan. Segurtasun distantziak mantendu behar dira, eta maskara derrigorrez erabili beharko da. Euria egingo balu, ekintza Plazabarripean egingo litzateke.