Dokumentala eta solasaldia (Mutriku)
Abenduaren 11an, Mendien Nazioarteko Egunean, Udalatx. Ura eta atxa dokumentala proiektuatuko dute Mutrikuko Zabiel Kultur Etxean, 19:00etan, Euskal Kostaldeko Geoparkeak antolatuta. Ondoren, filmaren zuzendari den Eñaut Iturberekin, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Basa Animali eta Landareen Zerbitzuko biologoa den Aitor Lekuonarekin solasaldia egongo da.