Donostiako Zinemaldira irteera (Markina-Xemein)
Irailaren 24an, 16:30ean, Donostiako Zinemaldira irteera egingo dute Markina-Xemeindik. Bi pelikula eta laburmetrai bat ikusi, sari banaketa Belodromotik jarraitu eta irabazleak bertatik bertara ikusteko aukera egongo da. Irteeran izena emateko epea irailaren 19an amaitzen da. Horretarako, interesatuek Uhagon kulturgunean izen eman beharko dute. Prezioa: 33 euro (bazkideek 27 euro). Egunean bertan, autobusa 16:30ean aterako da, autobus geltokitik. Irteera eguneko egitaraua: 18:30ean: ‘Cabra y oveja’ laburmetraia (zuzendaria: Kike Mallo); 18:45ean: ‘Arrival’ filma (zuzendaria: Denis Villeneuve); 21:00etan: Zinemaldiaren amaiera-galaren jarraipena Belodromotik.
23:30ean: ‘L’Odyssé’ (zuzendaria: Jérôme Salle).
Xemein Hiribidea, 10, 48270 Markina-Xemein, Bizkaia, Spain.