'Emakumeak 1931-1939' erakusketaren aurkezpen hitzaldia (Markina-Xemein)
Ahaztuen oroimena eta Larrabetzu oroimena taldeek Emakumeak 1931-1939 argazki erakusketaren aurkezpen hitzaldia eskainiko dute otsailaren 28an, 19:00etan, Markina-Xemeingo karmeldarren aretoan. “Erakuskea honetan aukeratutako argazkien bidez, emakumeak protagonista nagusi izan ziren garai historiko jakin horretako memoriaren zatia berreraiki nahi da bisualki, modu zatikatuan bada ere”.
Erakusketa zabalik egongo da martxoaren 15era arte, eguen eta barikuetan 18:00etatik 20:00etara eta zapatu eta domeketan 12:00etatik 14:00etara.