Emakumeen mendi irteera (Markina-Xemein)
Markina-Xemeingo Titu, ba! prozesuaren baitan mendi irteera eta hamaiketakoa egingo dituzte abenduaren 21ean, 10:30ean, Uhagon kulturgunean. Abenduaren 28an, aldiz, autoestima tailerra emango du Maitane Gabiolak, 11:30etik 13:30era, Uhagonen. Markina-Xemeingo emakumeei zuzendutako jarduerak izango dira.
