Entrenamendu funtzionala (Amoroto)
Amoroto. Entrenamendu funtzionala eta mantentze gimnasiako entrenamenduetarako izen ematea zabalik dago. Izena emateko 64-684 25 49 telefono zenbakira deitu behar da.
Entrenamendu funtzionala irailaren 14an (astelehena) hasiko da, 19:00etatik 20:00etara. Mantentze gimnasia, aldiz, irailaren 28an (astelehena), 17:45etik 18:45era.
Saioak astelehen eta eguaztenetan izango dira, hala ere, parte hartzaileek aukera izango dute astean saio batera edo bietara joateko. Astean saio bat egingo dutenek 25 euro ordaindu beharko dute hilero. Saio bi egingo dituztenek, aldiz, 40 euro. Plazak mugatuak izango dira eta herritarrek izango dute lehentasuna.