Errugbi erakustaldia (Ondarroa)
Mutrikuko, Durangoko eta Zarauzko errugbi taldeek antolatuta, errugbi erakustaldia egingo dute irailaren 18an, 11:00etan, Ondarroako Arrigorri hondartzan. Errugbian aritzea gustatzen zaienak Mutrikuko errugbi taldean izena ematera animatu dituzte. Martitzenetan Mutrikuko kiroldegian entrenatzen dute, 19:00etatik 20:00etara, eta eguazten (16:45etik 18:15era) eta eguenetan (17:00etatik 18:30era) San Migel futbol zelaian. Informazio gehiagorako, deitu (619 38 75 79) edo idatzi (mutrikurugby@gmail.com).